Ubuntu 10.4 Lucid Lynx eguneraketa egin ondoren berriro hasierako pantailan sisteman dauden erabiltzaile guztien zerrenda agertu izan zait.
Aurreko batean komentatu nuen zelan kendu zerrenda agertzea Karmic Koalan. Saiatu naiz berriro, baina oraingo bertsio honetan dirudienez ez dabil gdm-ren bertsio berria dakarrelako.
Horregatik sarean bilatzen ibili eta gero gdm2setup aplikazioa aurkitu dut. Aplikazio honek GDM berriko konfigurazio osoa aldatzeko aukera ematen du: autologina, hasiera pantailako fondoa aldatzea, … eta baita erabiltzaileek sisteman sartzeko aukera desberdinak kudeatzea ere.
Aplikazio hau instalatzeko hurrengo komandoak erabili behar dira:
$ sudo add-apt-repository ppa:gdm2setup/gdm2setup
$ sudo apt-get update
$ sudo apt-get install python-gdm2setup
Hau egin ondoren Sistema > Administrazioa menuan aplikazio berri bat agertuko zaizu: Login Screen (GDM2Setup).
Eragiketa administratiboak egiteko pasahitza sartu ondoren ondorengo pantaila agertuko zaigu:
Oraindik aplikazio hau ez dago euskaraz eta ingelesera erabili beharko dugu. Beraz, “General” aukeran “Display user list at login” aukera desmarkatuko dugu.
Sistema berrabiarazi eta erabiltzailea sartzeko eskatuko zaizu.
Aplikazio txiki honek aukera gehiago ditu beraz badakizu… trasteatu.
Alex
Lan bikaina. Eskerrik asko.