Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

BIDEOAK, multimedia

Zelan Ikusi Mundiala Sarea Erabiliz Ubuntun. Edo Football is Football.

Futbola emititzeko eskumenak direla eta partida batzuk ezin ditugu ikusi ordainpeko kanaletatik izan ezik. Erresuma Batuan dirudienez partida guztiak irekian ematen dituzte eta gainera Internetetik eskuragarri egoten dira.

Horrela ikusi dut gaurko Alemania-Ingalaterra. Ketarik twiterren esan duen moduan “Kontraerasoak nola egin ikastaroa” izan da eta Alemania titulurako faboritoetako bat bilakatu da. Ez?

Bueno zentratu gaitezen. Nola lortu dut? Myp2p foroan programatxo bati buruzko informazioa aurkitu dut eta… ibili badabil!

Lehendabizi egiaztatu behar dugu VLC programa instalatuta duzula bestela errepositorietan dago eta ohiko eratan instalatu dezakezu, adibidez Software-Biltegia erabiliz.

Gero, foroan agertzen den moduan British TV fitxategia deskargatu behar duzu zure home direktoriora, deskonprimitu eta exekutatzeko baimenak eman behar dizkiozu (adibidez chmod komandoa erabiliz).

Aplikazioa erabiltzeko terminal bat abiarazi behar duzu (Aplikazioak > Gehigarriak > Terminala) eta bertan idatzi:

$ ./British\ TV

british.png

Ondoren kanalaren zenbakia aukeratu eta… voila!

bbc.png

Nahiko ondo dabil eta gainera bereizmen oso onarekin, pantaila osoan ikusteko moduan.

5 Comments

  1. chmod u+x British\ TV
    eragikaritzeko ere bai
    ./British\ TV

  2. “Zelan ikusi Mundiala” ikusi dudanean, artikulua ez irakurtzeko zorian egon naiz. Gero telebista-kanal pila bat ikusteko erabil daitekeela ikusi dut, eta bai, primeran dabil. Eskerrik asko argibideengatik.

  3. @Iñaki: Eskerrik asko zuzenketengatik. Aldatu dut.

    @Assar: Bai, orain ikusita titulua nahiko “hooligan” geratu zait baina ingelesa praktikatzeko ere ez dator batere gaizki. Pelikula eta serie pila edo albisteak anglosaxoien ikuspuntutik ikusteko aukera ere badaukagu 😉

  4. Oso ona, eskerrik asko Josu

  5. Ez horregatik @Ketari

Leave a Reply