Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

LEKUAK

Bizkaia Frontoia Miribillan.

Bizkaiko pilotazaleak pozik egongo dira. Gaur inauguratu dute, oso era prekarioan egia esan, Bizkaia Frontoia Bilboko Miribilla auzoan.

Arkitektura sendoa eta irmoa erakusten du, kanpotik behintzat. Arbel beltz eta egurrezko estaldurak nortasun handia ematen dio eraikinari. Asko gustatzen zait.

Bilboko auzo berri hau kirol ikuskizunen toki eta lekuko bihurtu da, Bilbao Arena pabiloia eta polikiroldegia ere bertan kokatua daude eta.

Hemen uzten dizkizuet gaur bertan ateratako argazki batzuk.


Leave a Reply