Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

TEKNOLOGIA

QR kodeak

Gaur gure Teknopata partikularrari QR kodeei buruzko aplikazio praktiko bat irakurri diot eta horrek gogoratu dit aspaldi nuela gai honi buruz idazteko gogoa. Apunte batzuk ere hartuak nituen, beraz jarri gaitezen lanean…

QR kodeak Denso-Wave konpainia japoniarrak 1994an sortutako bi dimentsiotako barra-kodeak dira. Kode honek datuen matrize baten itxura dauka, koadro formako eredu batean atzeko planoa kolore zuriz eta gainean kokatutako koadrotxoak beltzez agertzen direlarik. Izkinetan hiru lauki handi ditu, irakurgailuek kodearen kokapena antzematea ahalbidetzeko.

“QR” letrek “Quick Response” adierazi nahi dute, kodearen esannahia ahal bezain azkarren deskodetzeko asmoarekin sortu bait ziren. QR-kodeak ohikoak dira Japonian, bertan gehien erabiltzen den bi dimentsioko kodea da.

Kode hauetan edozein informazio gorde daiteke, baina gehien bat URLak edo testua gordetzeko erabiltzen dira, baita posta elektronikoak edo mezuak bidaltzeko ere.


qrcode

Kode hauek deskodetzeko normalean kamara duen sakelako telefonoa erabili behar dugu. Telefonoak bestalde QR kodeak irakurtzeko gai den aplikazioa instalatuta izan behar du. Aplikazio hori abiarazi kamara kodeari zuzendu eta berehala irudi horrek gordetzen duen informazio eskutua zure begien aurrean agertuko da. Nik Androiderako QR droid aplikazioa erabiltzen dut baina ugariak dira mota honetako aplikazioak bai Blackberry edo iPhonerako adibidez.

Bestalde, edozeinek sortu dezake QR kode bat helburua ere edozein izan daitekelarik. Horretarako webgune asko aurkitu ditzakegu sarean. Nik, behar dudanean, Kaywa erabiltzen dut.

QR-kodeak erabiltzea edozein lizentziatik librea da. QR kodea ISO estandar gisa argitaratu da eta Denso Wave-k eskubide patentea du, baina patente horrek ematen dizkion eskubieak ez erabiltzea erabaki du.

Sarean gai honi buruz Ander Goñi eta Andoni Sagarnaren artikulu parea ere irakurri ditzakezu.

Erabilerarik ikusten diozu asunto honi? Japonian itsututa omen daude kode hauekin.

Leave a Reply