Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

EUSKADI-SIOUX

Gernika. 75 urte.

Detalle #7, madre desconsolada (Guernica) Gaur 75 urte dira hegazkin faxistek Gernika bonbardeatu zutena. Asko izan dira urte hauetan ekintza lazgarri horri egindako aipuak, baina gaurko egunez bat aukeratzekotan, Joseba Sarrionandia idazleak Gernikako morgean bildutako gorpuen zerrenda eredutzat hartuta idatzi zuen poema aukeratu dut. Ken Zazpi taldeak musikatutakoa.

Abesti horretan Picassoren margolan famatua erreferentzi moduan hartuta (behia, astoa, neskato errea,..) Sarrionandiak mina pertsonalizatu egiten du. Zehaztapen historiko eta politikoetatik aparte, ikurretatik haratago, minak izen abizenak ditu.

Dena den, niretzat azken bi bertsoak dira gogorrenak: “… ehunka ume identifika ezinak.”

2 Comments

  1. Nire oroitzapenak zuri-beltzean daude, bideoko irudiak bezalaxe. Ea gerora begira ikasteko gai garen.

  2. Don Martzelok elkarrizketa batean esan omen du garaipenak historia ezagutzeak ematen duen experientziatik datozela. Ea egia den eta zerbait ikasi dugun 75 urte hauetan.

    Egun berezia gaurkoa.

Leave a Reply