Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

EUSKADI-SIOUX

Testosterona soberan Bizkaia Pilotalekuan

Bizkaia Atzo Bizkaia Pilotalekuan izan nintzen Olaizola II.a eta Martinez de Irujoren arteko partida ikusten.

Partida ez zen beste mundukoa izan. Aimarrek nahiko erraz gainditu zuen Juan baina atentzioa deitu zidana beste gauza bat izan zen: partidan zehar emakumeak hartzen duen irudia, hain zuzen ere.

Egia esan, ni ez naz frontoietara astero joaten den pilotazale hamorratua eta noizik behin joanda deigarriagoa egin zitzaidan han ikusitakoa eta bereziki… entzundakoa.

Giroa guztiz gizonezkoa zen, hori banekien, baina emakumeak hartzen duen protagonismo “berezia” eta gizonezko batzuen erreakzioak guztiz deitoragarriak iruditu zitzizkidan.

Kantxan pilotariak gizonezkoak, juezak gizonezkoak, artekariak gizonezkoak. Bakarrik emakumezko bi kantxan: ura eta eskuoihaletaz arduratzen zena eta kantxa bera sikatu behar zuena lanbasarekin.

Bereziki bigarren honi publikoaren parte batek botatako txistu errespetu bakoak eta aldarri iraingarriak egin zitzaizkidan bereziki gogorrak eta lotsagarriak.

Dagoeneko garaia da berdintasun irizpideak hartzeko frontoietan ere eta horretarako enpresen ardura zuzena dela uste dut.

Leave a Reply