Argazkia ateratzen diogun objektua naturalean baino handiago agertzen denean makro argazkia dela esaten da. Makro argazkiak oso xarma berezia izaten dute bereziki atzeko planoaren desenfokearekin batera doazenean.
Argazki kamera askok daukate makro modu automatikoa eta modu manualean ateratzeko ere berezitasun batzuk kontutan izan behar ditugu.
Dena den oraingo honetan ez dut nire kamera erabiliko baizik eta telefono mugikorra (Redmi Note 9S). Blog hau jarraitzen baduzue jakingo duzue honezkero software librearen aldekoa naizela, horregatik mugikorrak berak dakarren Kamera aplikazioa erabili beharrean Open Camera aplikazioa erabiltzen dut. Oso aplikazio interesgarria iruditzen zait eta aukera ugari ematen ditu bere konfigurazioa aldatzeko. Horietako bat “Focus Macro” da.
Modu horrekin argazki hau atera nuen. Zer deritxozue?
Azken egunotan Udaberriak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz horrelako argazkiak igo ditut nire Instagrameko kontura. Ea gustukoak dituzuen.
Leave a Reply