Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Wireless konexioak Ubuntu GNU/linuxen

Betidanik wireless konexioak ez dira kudeatzeko oso errazak izan GNU/Linuxen. Ubuntuk aurrerapen handia ekarri zuen mota hauetako konexioen konfigurazioak era erraz batean egiteko. Horretarako Network-admin aplikazioa daukagu, baina aplikazio honek ezin ditu enkriptatutako konexioak kudeatu (WEP edo WPA erabiltzen dutenak).
Enkriptazioa erabiltzen duten konexioak konfiguratzeko network-gnome-manager aplikazioa daukagu.

Instalatzeko aplikazio bi instalatu behar ditugu hurrengo komandoa erabiliz:

$ sudo apt-get install network-manager network-manager-gnome

Aplikazio hau ez da oso ondo konpontzen network-adminekin eta horregaitik aplikazio honetan wireless konexioa desgaitu beharko dugu.

Horretarako Sistema -> Sistema-konfigurazioa -> Sarean aririk gabeko txartela desgaituko dugu.

Bestalde network-gnome-managerek oraingoz IP dinamikoa duten konexioak bakarrik kudeatu ditzake eta gainera ez du /etc/network/interfaces fitxeroa erabiltzen horregaitik fitxero horrek honelako antza euki behar du:

auto lo
iface lo inet loopback

auto eth0
iface eth0 inet dhcp

auto eth1
iface eth1 inet dhcp

Gero sistema berabiarazi eta goiko barran ikono berri bat ikusiko dugu. Ikono horretan klikatuz gure inguruan ditugun aririk gabeko sareak kudeatu ahal izango ditugu.

5 Comments

  1. zulu

    Mila esker! oso baliagarria izan zait laguntza.

  2. laguntza bila

    Konturatu gabe panelean agertzen den ikonoa kendu dut (sare desberdinak kontrolatzea ahalbideratzen duena), eta orain ez dakit nola egin berriro agertzeko.Berriro instalatzen saiatu naz, baina ezer. Zer egin nezake?

  3. Ez zait inoiz gertatu beraz probatu hau:
    Sagua panelaren gainean dagoelarik klikatu eskuma botoiarekin. Orduan lehiatila bat zabalduko da eta lehenengo aukera “panelari gehitu” izango da. Aukeratu hori.
    Orduan lehio bat zabalduko da eta hortxe agertuko zaizkizu panelari gehitzeko prest dauden aplikazioak, aukeratu zurea eta panelean agertuko da.

  4. laguntza bila

    Proposatutako bide horrekin saiatu nintzen, baina zabaltzen den lehio horretan ez da wifi programa honen aukera agertzen. Soilik aukera dezakezu Ubuntuk berak defektoz dakarren Sarearen ikonoa agertzea. Ez dakit zer egin, izan ere ezin dut ikusi sare berririk dauden edota nire konekzio nola doan…

  5. assar

    Ez da izango jakinarazpen-area ezabatu duzula?

    Joan Josuk dioen leku berera eta hautatu “Jakinarazpen-area”, hor agertzen da NetworkManagerren ikonoa.

    Arazoa hori ez bada, beste trikimailu hau erabil dezakezu, nahiz eta behin-behinekoa izan: ireki terminal bat eta idatzi “nm-applet”.

Leave a Reply