Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu. Software librean lehenengo urratsak

Izen horrekin ospatuko da Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean uztailaren 18an, oso interesgarria iruditzen zaidan taller eta install partya.

Bertan Sergio Peñak eta Ibon Castillak gidatuta, software librea eta Ubuntu zer diren eta zelan instalatu eta erabili ahal den ikasi ahal izango dugu.

Taller hau ekimen zabalago baten barruan dago eta uda honetan gauza interesgarriak ikasteko aukerak ematen digu : wikiak sortu, blogak sortu, irratigintza,…

2 Comments

  1. Kaixo guztioi!

    Hemen zabiltzatenoi agian interesgarria irudiko zaizuela pentsatu dut eta gainera gaia harira datorrenez aprobetxatuko dut.

    Kontua da Asmoz Fundazioak eta UEUk Software Librearen inguruko ikastaro bat antolatu dutela on-line bidez eta euskaraz izango dena. Interesgarria izan daiteke mundu hau maite dugunontzat eta gainera euskaraz izatean ba, oraindik eta gehiago.

    Ikastaroak 240 ordu izango ditu, urriaren 20tik ekainaren 27ra arte. Informazio gehiago jakin nahi baduzue web gunea kontsultatu http://linux.asmoz.org edo helbide honetara idatzi linux@asmoz.org

    Animatu zaitezte!

  2. Kaixo.

    Aspaldidanik ezagutzen dut software librea eta bere filosofia. Euskara eta antzeko hizkuntza gutxituentzat alternatiba garrantzitsua dela deritzot eta bultzatu beharrekoa.

    Niri zalantza sortzen zait, ordea, era honetako ikastaroak antolatzen direnean: zergatik ordaindu behar dugu hainbeste? 1200€? Astakeria bat iruditzen zait. Hobe ordenagailu berri batean eta interneterako abiadura handiko konexio batean gastatzea diru hori eta norberak bere kabuz ezagutzak bereganatzea.

Leave a Reply