Aurreko batean azaldu genuen zelan jeitsi .iso irudi bat Ubuntu/Linuxeko repositorioetatik. Hurrengo pausua .iso fitxategi hori CD edo DVD batean grabatu behar dugu instalazioa egiteko.
Ubuntu/Linuxen pausu hau oso erraza da. Grabatzeko CD/DVD zuri bat sartu zure grabagailuan eta hurrengo lehioa ikusiko duzu. Agertzen denean itxi lehioa segituan.
Orduan .iso fitxategia dagoen direktorioa arakatu eta saguaren eskumako botoia klikatuz, “Kopiatu” aukeratu. Ondoren CD/DVD zabaldu bere ikonoan klikatuz eta ondorengo lehioa zabalduko da.
Lehio honetan berriro eskumako botoia eta “Itsatsi” aukeratu. Horrela .iso fitxeroa CDan kopiatuko da instalatzeko moduan.
Leave a Reply