Eta zertarako erabiltzen dut wine?
Orain dela urte bat DVD grabatzaile bat erosi nuen (KISS DP558). Disko gogorra dauka eta baita Ethernet konexioa ere. Oso erabilera “potentea” eskaintzen du: telebista grabatu disko gogorrean, Internet bidez irrati tematikoak entzun eta baita zure ordenagailuan dituzun bideoak, mp3ak edo irudiak ikusi ditzakezu. Horretarako Pc-Link programa erabiltzen du eta programa hori ez dabil GNU/Linux sistema eragilean.
Horretarako erabiltzen dut wine.
Instalazio programa wine-tik eskuragarri dagoen karpeta batean jarri eta exekutatu. Orduan instalazioa normal exekutatuko da eta programa gure Aplikazioak menuan agertzen zaigu, erabilgarri.
Leave a Reply