BERRIAn irakurri dut Ibaizabal, Bilborako eta Itsasadarrerako telebista euskalduna sortzeko ekarpenaren aurkezpena. Euskalerriko euskaldun kopuru gehien duen eskualdeak behar du holako proposamen bat. Horretaz aritu nintzen aurreko post batean eta pozten nau albiste honek. Babesle ugari batu dituzte eta beste batzuk batzeko non sinatu behar da?
Dena den, nik uste dut gaur egun dauden kanaletan ere euskararen presentzia bermatu behar dela, berziki lizentziak ematerakoan. Eta oraindik horren zai gaude!
Leave a Reply