Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ANDROID

Linux on Galaxy

Askotan komentatu izan dut momentu honetan gure poltsikoetan eramaten dugula 1969. urtean gizakia ilargira bidaltzeko erabili zen ordenagailua baino askoz indartsuagoa. Traste hori mugikorra edo “segapotoa” da. Enpresa teknologikoen aldetik asko izan dira mugikorrarekin ordenagailuarekin bezala lan egitea ahalbidetuko luketen proiektuak (Micrososft-en Continuum adibidez).

Saiakera horien artean azkenetarikoa Samsung-ek egin du. Bere Galaxy S8 telefonorako Dex dock produktuarekin. 150 dolar inguru balio duen sistema honek teklatua, sagua eta pantaila konektatzeko aukera ematen dizu.

Samsung Dex dock

Samsung Dex dock

Honekin batera Samsung-ek beste proiektu interesgarri bat aurkeztu du: “Linux on Galaxy“. Proiektu honen bidez Samsung telefonoetan GNU/Linux sistema eragilearen distribuzio desberdinak erabiltzeko aukera izango genuke.

Aplikazio honen bitartez eta Dex dock-a erabiliz gure telefonoan ordenagailuan erabiltzen ditugun aplikazioak erabili ahal izango genituzke. Hau da: “Linux on Galaxy” app bat izango da telefonoan instalatzeko eta aplikazio hori Debian, Ubuntu edo beste GNU/Linux  ingurune bat exekutatzeko gai izango da.

Dena den, momentu honetan, GNU/Linux ingurunea edozein Android sisteman erabiltzeko aukera egon, badago. Hemen hori lortzeko jarraibideak.

Norbaitek probatu du? Merezi du? Zer iruditzen zaizue aukera hau?

Leave a Reply