Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Kendu begi gorriaren efektua Gimp-ekin.

Kontu handiz ibiltzen ez bagara Flash-a erabilita ateratzen ditugun argazkietan begi gorriaren efektua agertzea nahiko normala da. Gure argazkietan efektu hori kentzeko The Gimp programa erabili dezakegu.

Horretarako argazkia programa horrekin irekiko dugu eta zoom-a erabiliz, begi gorria ahal dugun handien aterako dugu pantailan. Gero, Hautapen eliptiko tresnarekin  begiaren gune gorria aukeratuko dugu.

Ondoren menuan Iragazkiak > Nabarmendu > Begi gorria kentzea … aukeratu beharko dugu eta ondorengo pantailatxoa agertuko zaigu.pantaila-argazkia-begi-gorria-kentzea.png

Muga aukerarekin kolorearen nibela aldatu, Ados botoia sakatu eta begi gorriak desagertu dira.

Leave a Reply