Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Virtualbox eta kernelaren eguneraketak.

Azken aldi hontan oso modan jarri da birtualizazioaren gaia. Birtualizazio softwarea erabiliz, zure ordenagailuan sistema eragile ugari eta baita sistema bereko makina ugari batera martxan izan ditzakezu eta hori oso erabilgarria suertatu zait askotan.

Merkatuan programa asko daude sistemen birtualizazioa sortzeko eta nik Virtualbox erabiltzen dut. Primeran dabil, oso erraza erabiltzeko eta GNU/GPL lizentziapean dator. Dena den eguneraketa garrantzitsu bat egiten dudanean programa ez da abiarazten eta irudian agertzen den errorea ematen du.

Virtualbox

Errore hau vboxdrv modulua kernelean kargatu ez delako ematen du eta pantaila horretan ematen diguten iradokizuna eginda konpontzen da. Hau da, supererabiltzaile modura sartu ($ sudo -s) eta gero komando hau exekutatu:

# /etc/init.d/vboxdrv setup

2 Comments

  1. Bruno

    Aupa Ubuntuzale

    Duela urte bosten bat urte, karrerako irakasgai bateko lana birtualizazioari buruz egin nuen eta ordutik gaia guztiz ahaztua neukan.
    Baina orduan sortutako duda bera daukat oraindik buruan… Merezi al du horrelako programa bat instalatzeak? Zertarako erabili duzu? Egin daitekeela frogatzea oso ondo dago, eta gustura geratzen zara oso, bi linux aldi berean lanean ikusten dituzunean, baina zertarako?

    Eskerrik asko, eta jarraitu zure blogetan idazten!!

  2. Eskerrik asko Bruno zure iruzkinagatik.

    Nik birtualizazioa bi gauzatarako erabiltzen dut gehienbat. Irakaslea naizen aldetik sistema eragile desberdinak erakutsi, probatu eta irakasteko eta baita ere Ubuntun erabili eta probatu ezin ditudan programak erabiltzeko.

    Badakit wine erabili dezakedala baina birtualizazioa oso gustokoa dut.

Leave a Reply