Ubuntu 8.04 LTS bertsioak ez du eskaintzen 8.10 bertsiorako eguneraketa. Hau da biak bertsio mota desberdinak direlako. 8.04 bertsioa LTS (Long Term Support) motakoa da eta 8.10 bertsio normala da. Dena den eguneraketa posible da baina konfigurazioan gauza pare bat aldatu behar dira.
Eguneraketa egiteko pausu hauek jarraitu behar dira:
1.- Menuan aukeratu: Sistema, Administrazioa, Software-Jatorriak .
2.- “Eguneraketak” txartelean klikatu eta “Sostengu luzedun bertsioak bakarrik” aldatu eta “Bertsio normalak” aukeratu
3.- Berriro Menuan aukeratu: Sistema, Administrazioa, Eguneraketa-kudeatzailea. Eta sistema eguneratzeko prozedura normala jarraitu.
Leave a Reply