Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Impress-eko aurkezpenak era jarraian erakutsi

OpenOffice Impress programa erabiliz aurkezpen bat egin dugu eta gure monitorean lotu barik erakustea nahi izan dugu (dendetako erakusleihoetan egiten den moduan).

Horretarako behin aurkezpena egin duzunean bi pausu eman behar ditugu. Lehenengo eskumako aldean “Aldatu trantsizioa”  eta “Automatikoki geroago” aukeratu. Ondoren diapositiba bakoitzaren denbora aukeratu dezakezu segundotan.

impressauto2.png

Hori egin eta gero, diapositiba guztiak automatikoki pasatuko dira baina azkenengora heltzen denean aurkezpena gelditu egingo da. Guk nahi duguna zera da: amaitzen denean berriro hastea lehenengoko diapositibatik.

Horretarako menuan “Diapositiba-aurkezpena” aukeratuko  dugu eta bertan “Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak”. Orduan ondorengo pantaila agertuko da eta bertan “Mota” atalean “Automatikoa”aukeratuko dugu eta ondoren amaitu eta gero zenbat denbora pasatuko den berriro hasi arte segundotan. Zero ipintzen badugu aurkezpena automatikoki errepikatuko da.

impressauto.png

Leave a Reply