Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Zelan deskonprimitu 7z fitxategi bat Ubuntun

7z gero eta gehiago erabiltzen hasi den konpresio formatu aske bat da eta Ubuntuk ez du formatuko horretako fitxategiak deskonprimitzeko aukerarik ematen.

Funtzio hau lortzeko p7zip paketea instalatu behar dugu repositorioetatik. Horretarako, betiko moduan, aukera ugari ditugu: Software-Biltegia erabilita, Synaptik erabilita edo baita terminal batetik idatziz:

$ sudo apt-get install p7zip

Paketea instalatu ondoren klik bikoitza egiten ba duzu .7z fitxategian deskonprimitzeko aukera izango duzu.

Direktorioak, fitxategiak edo fitxategi talde bat konprimitzeko eskumako botoia klikatuz menu bat agertuko zaigu. Menu horretan Konpresioa… aukera hartuko dugu eta orduan honako lehio hau agertuko da,

7zip

Konpresio formatua aukeratuko dugu, izena ipini eta klik egingo dugu Sortu botoian

Leave a Reply