Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu 10.04 Lucid Lynx aste bete martxan

Pasadan astean eguneraketa egin nuen ea komentatu nituen nire lehenengo iritziak. Dagoeneko zazpi egun pasatu dira eta gauza gehiago ditut komentatzeko.

Gogoratu bi ordenagailutan egin nituela eguneraketak beraz goazen pausuz-pausu.

Etxeko ordenagailua: Hemen hasiera bikoitza kendu nuen, formateatu eta hasieratik berriro instalatu.

  • Scanner-a erabiltzeko X-sane desagertu egin da eta bere ordez Simple Scan ditugu orain. Benetan erraza erabiltzeko eta funtzionalitate nahikorekin. Oso ondo aldaketa.
  • Firefox-erako euskarazko hiztegia berriro instalatu behar izan dut. Librezalekoei ezker oso erraza da gehigarri baten moduan instalatzea.

Laneko ordenagailua: Gogoratu hemen Egunera kudeatzaileak proposatutako eguneraketa egin nuela eta oso luze joan zela.

  • Youtube-ko bideoak ez ziren ikusten (etxekoan bai). Badirudi instalatuta nuen Flash plugina ez zebilela ongi bertsio honetan. Egin dudana zera izan da: Synaptic-en “flash player” katea bilatu eta horri dagokion aplikazio guztiak desinstalatu. Gero plugina berriro instalatu eta listo.
  • Evolution posta eta egutegi kudeatzailea nahiko ezegonkor ibili da. Sarean bilatzen ibili naiz baina asteazkeneko eguneraketek uste dut konpondu dutela arazoa.  

“Txikikeri” hauetatik aparte ematen dit bertsio hau oso sendoa dela. Ikusiko dugu.

Leave a Reply