Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Zelan klonatu Virtualbox-eko makina birtualak.

Birtualizazioak duen gauza interesgarrienetako bat instalatutako makinak kopiatzeko aukera da.

Eragiketa hau egiteko Virtualboxek VBoxManage aplikazioa eskaintzen digu.

Terminal batean lehenengo eta behin zure erabiltzailearen direktorioan .Virtualbox/Hardisks direktoriora joan behar gara. Gogoratu .Virtualbox direktorioa ezkutatuta  daukagula.

$ cd .Virtualbox/Hardisks

Direktorio horretan makina birtualak erabiltzen dituzten disko gogorrak aurkituko ditugu vdi formatuan. Ondoren kiopiatu nahi dugun diskoa klonatuko dugu.

$  VBoxManage clonevdi klonatzeko_diskoa.vdi disko_berria.vdi

Gogoratu komando honekin ez dugula makina birtuala sortzen, makina horrek erabiltzen duen disko birtuala baizik. Horregatik diskoa kopiatu eta gero makina birtual berri bat sortu beharko dugu.

Leave a Reply