Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu 10.10 Maverick Meerkat lehen inpresioak.

Dagoeneko eguneratu dut erabiltzen ditudan ordenagailuetariko bat. Instalazio berri eta garbi bat izan da, inolako arazo barik egin da eguneraketa.

Instalatzerakoan gauza bi azpimarratu behar dira. Informazio pantaila berriak gero eta txukunagoak direla eta, garrantzitsuena, diskoen partizioak eta formateoak era paraleloan egiten direla beste instalazio prozesuekin; horrela instalazio denbora asko laburtzen da.

Instalatu eta gero nire ekipoak ez du inolako arazorik eman eta lehioetako “theme” berria eta “ubuntu letra tipoak” irudi garbia eta txukuna ematen dio mahaigainari. Gustatzen zait.

Orain “The Gimp” ez da instalatzen  baina errepositorioetan dago eta erraz eta azkar egiten da bere instalazioa. Bestalde, argazkien kudeaketa egiteko “F-Spot” kendu dute eta bere ordez “Shotwell” aplikazioa daukagu. Gustatu zait hau ere. F-Spot baino irudi txukunagoa erakusten du  eta oso erraza da maneiatzeko.

Soinu kontroletan orain Rythmbox-eko kontrolak ere aurkituko dituzu, abesti eta abeslarien informazioa barne.

Beste guztia, ondo. Betiko moduan. 😉

Leave a Reply