GNU/Linux-ek daukan gauza interesgarrienetako bat da bere “ekosistemaren dibertsitatea”. Ni, Ubuntu erabiltzailea izan arren, gustoko ditut Debian edo Fedora ere, eta Gnome eta KDE-en arteko tirabiretan biak aukeratuko nituzke.
Ekosistema horretan askotan jakin behar izaten dugu aurrean dugun makinak zein sistema eragilea erabiltzen duen . Batzuetan nahiko izaten da Mahigainari begiradatxo bat botatzea hori jakiteko baina beste batzuetan, adibidez zerbitzarietan non mahaigain grafikoa kargatzen ez den, ez da hain erraza. Horregatik terminalean abiarazi behar dugun hurrengo komandoa oso erabilgarria iruditzen zait:
$ lsb_release -a
Komando hau erabilita distribuzio eta bertsioaren informazioa lortuko duzu.
Leave a Reply