Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu Netbook Edition bertsio berririk ez da gehiago egongo

Laster Ubunturen 11.04 bertsioa kalean izango dugu eta berritasun azpimarragarrienetako bat da Unity mahaigaina ekarriko duela lehenetsita.

Ondorio bezala, Canonical-ek adierazi du ez duela gehiago Ubuntu Netbook Edition bertsioa kaleratuko zeren eta bertsio berria berdina da portatiletarako eta mahaigaineko ordenagailuentzat.

Probatu egin beharko da ingurune berri hau.

3 Comments

  1. eli

    Kaixo Josu,

    Ubuntu 10.4 instalatu berri dut Macbook zuri zahar batean, eta dena primeran dabil, baina ezin dut iSight kamera martxan jartzea lortu. Jarraitu ditut Ubuntu foroetako instrukzioak baina alferrik. Driverra badut, baina ezin dut behar den lekuan jarri. Ideiaren bat?

  2. Parkatu Eli arinago ez erantzuteagatik baina zerbait gertatzen zaio nire bloga dagoen plataformari eta ez ditu iradokizune berrien abisuak bialtzen 🙁

    Zuk komentatzen dozun probarik ez dut inoiz egin eta ez dakit asko laguntzeko moduan nagoen. Dena den, zer esan nahi duzu “Driverra… ezin dut behar den lekuan jarri.” esaten duzunean?

  3. Eli

    Kaixo Josu,

    Konponduta dago arazotxoa. Zerk edo zerk ez zion uzten driverra zuen fitxategiari behar zen tokira erauzten. Ez dakit oso ondo nola konpondu den, baina Interneteko tutorialtxo batean jarritako aginduak terminalean kopiatu eta azkenean, badabil kamera ere. Amorrua ematen zidan, gaineko guztia Ubuntu instalatu eta inongo lanik gabe funtzionatzen zuelako. Ea noiz egiten duzun Natty Narwalen balorazioren bat. Nik behintzat ez dut presarik jartzeko. Eskerrik asko egiten duzun lanarengatik.

Leave a Reply