Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

LEKUAK

Pastorekorta (596 m.)

Gaur, aspaldiko partez mendira joan gara eta Pastorekorta mendia aukeratu dugu igotzeko. Pastorekorta mendiak 596 metroko altuera du eta Ganekogorta mendilerroan dago, Bilbo eta Arrigorriaga artean, Pagasarri menditik hurbil.

Pagasarribideko Athletic Tabernaren inguruan utzi dugu kotxea eta bertatik hasi dugu gure ibilbidea. Gaur egun zoragarria egin du mendirako eta behin behelainoaren altuera pasatuz gero eguzkia argi zegoen goietan.

Igertuko txabola eta parking-etik pasatu eta ohiko Pagasarriko bidearen lehenengo aldapei ekin diogu lehenengo bideguretzera heldu arte. Hor ezkerreko bidea jarraitu dugu, Ganetako pista eta Pagasarrirako bidezidor malkartsua eskumara utziz. Gaur igandea izanda jende ugarik  egin du eskumarantza ohikoa den legez, baina pastorekortako bidean ez da jende askorik ibili eta kilometro batzuk egin ditugu lauean, altzifre eta aritzen artean, oso jende gutxi dabilen lekutik. Bidea oso polita da.

Ia ordu bateko bidea egin eta gero Pastorekortako atsedenlekura heldu gara eta adio gure lasaitasuna: gure aurrean ehun metroko desnibela duen azken aldapa aurkitu dugu.

Pastorekorta

Pastorekorta

Gogor ekin diogu eta minutu batzuk geroago gailurean egon gara. Sekulako bistak dagoz bertan, nahiz eta hegoaldean dauden pinuak ikuspegia apurtxo bat moztu; baina, dena den, tontorrertik Jata, Sollube, Oiz, Mugarra, Anboto, Gorbea, Ganekogorta eta beste mendi asko ikusten dira.

Oiz Pastorekortatik

Oiz Pastorekortatik

Gorako bidea ordu bat eta hogei minututan egin dugu.

Leave a Reply