Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

apt-cacher: sareko ordenagailuak eguneratzen.

Sare bat badaukazu Ubuntu GNU/Linuxeko eguneraketak denak batera egiten baditugu (adibidez eskolako bateko gela batean) Internetera doan trafikoa ugaritu egingo da eta eguneraketak moteldu egingo dira.

Kasu hauetan apt-cacher erabili dezakegu eguneraketak azkartzeko.

Aplikazio hau Perl lengoaian idatzitako script bat da eta CGI bat bezala  exekutatzen da Apache web zerbitzarian eguneraketa paketeen katxea eginaz.

Sistemak katxe-zerbitzari bat behar du sarean eta bertan  apt-cacher instalatuko dugu. Orduan sareko ordenagailu batek eguneraketa bat behar duenean CGI aplikazioak  bere katxe direktorioan (normalean /var/cache/apt-cacher) dagoela egiaztatuko du eta horrela bada zuzenean bidaliko dio Interneteko errepositorioetara konektatu barik.

Horretarako sareko ordenagailu guztietan /etc/apt/sources.list fitxategia aldatu behar da. Ikus dezagun nola konfiguratu aplikazio hau.

KATXE-ZERBITZARIAREN KONFIGURAZIOA.

Lehengo pausua aplikazioa instalatzea izango da. Horretarako, betiko moduan egingo dugu: apt-get install apt-cacher.

Kontuan izan aplikazio honek mendekotasunak dituela apache, perl eta wget paketeekin beraz ez baditugu, instalatu egingo dira.

Behin instalatuta dagoenean, doitze batzuk egitea komeni da. Horretarako /etc/apt-cacher/apt-cacher.conf fitxategia editatu behar dugu. Normalean balore guztiak ondo daude, baina interesgarria izan daiteke ondorengoak aldatzea:

generate_reports=1

Honek trafikoaren informeak sortuko ditu helbide honetan: http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/report

expire_hours=24

Honek Packages eta Release fitxategiak jaitsiko ditu 24 ordu baino gehiago badute

Bestalde Internetera konektatzeko zure sareak proxy bat erabiltzen badu lerro hauek doitu beharko dira:

http_proxy=proxy.example.com:8080

use_proxy=1

Behin pausu hauek egin eta gero sistema ondo dabilela frogatu dezakegu helbide honetan: http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/ aplikazioaren konfigurazioa agertzen bada.

SAREKO ORDENAGAILUEN KONFIGURAZIOA.

Sareko ordenagailuetan /etc/apt/sources.list fitxategia editatu behar da eta lerro bakoitzean  katxe-zerbitzariaren helbidea jarri behar da ondorengo adibidean ikus dezakegun moduan:

# Originalak
#deb http://archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted
#deb-src http://archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted

#Berriak

deb http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted
deb-src http://katxe-zerbitzariaren-IPa/apt-cacher/archive.ubuntu.com/ubuntu/ intrepid main restricted

Leave a Reply