Luberri blogean irakurri dut.
Canonical, Ubuntu GNU/Linux distribuzioaren enpresa kudeatzailea, hardwarea bere sistemarekin bateragarria dela egiaztatzen duen ziurtagiriak ematen hasi da. Frogak egiteko moduaren arabera hiru ziurtagiri banatzen ditu:
- Ubuntu Certified. Canonicalen teknikoek egindako frogek erabateko bateragarritasuna adierazi dute.
- Ubuntu Enabled. Canonicalek Ubuntun aldaketak egin ditu ekipoa bateragarria izan dadin.
- Ubuntu Ready: Ekipoaren ekoizleak egin ditu bateragarritasun-frogak eta emaitzak Canonicali bidali dizkio.
Hona hemen orain arte ziurtagiria lortu duten ekipoen zerrenda.
Josi
Ubunturekin pozin egoteko moduko esperientzia izan dut… oraintsu arte Josu & friends.
Ubuntu Certified, U_Enable & U_Ready nire kasuan screen dissabled & system no ready to work bihurtu dira, arranopola!
Norbaiten laguntza beharko dut (jorberena akaso) nire portatilean Ubuntu ikusi ahal izateko.
Norbait laguntzeko prest? Eskertuko da (galdutako gauzen sailean bezala) 😉
Josi
Josu O.
Lasai Josi,
mezu pribatu bat bidaliko deutsut ea zer gertatu den…