Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu hardware ziurtagiria

Luberri blogean irakurri dut.

Canonical, Ubuntu GNU/Linux distribuzioaren enpresa kudeatzailea, hardwarea bere sistemarekin bateragarria dela egiaztatzen duen ziurtagiriak ematen hasi da. Frogak egiteko moduaren arabera hiru ziurtagiri banatzen ditu:

  • Ubuntu Certified. Canonicalen teknikoek egindako frogek erabateko bateragarritasuna adierazi dute.
  • Ubuntu Enabled. Canonicalek Ubuntun aldaketak egin ditu ekipoa bateragarria izan dadin. 
  • Ubuntu Ready: Ekipoaren ekoizleak egin ditu bateragarritasun-frogak eta emaitzak Canonicali bidali dizkio.

Hona hemen orain arte ziurtagiria lortu duten ekipoen zerrenda.

2 Comments

  1. Ubunturekin pozin egoteko moduko esperientzia izan dut… oraintsu arte Josu & friends.
    Ubuntu Certified, U_Enable & U_Ready nire kasuan screen dissabled & system no ready to work bihurtu dira, arranopola!
    Norbaiten laguntza beharko dut (jorberena akaso) nire portatilean Ubuntu ikusi ahal izateko.
    Norbait laguntzeko prest? Eskertuko da (galdutako gauzen sailean bezala) 😉
    Josi

  2. Lasai Josi,

    mezu pribatu bat bidaliko deutsut ea zer gertatu den…

Leave a Reply