Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

multimedia

Audio CDak sortu Serpentinerekin

Noizbait ziur aurkitu zaretela egoera honetan: musika formatu digitalean euki (mp3, ogg, …) eta entzuteko aukerarik ez izan zuen musika aparatuak bakarrik CD audio formatua onartzen duelako (adibidez kotxean).

Aukera bat da ordenagailuan CD audio bat sortzea zure gutoko musikarekin. Ubuntu/Linux-en hori oso erraza da Serpentine erabilita. Serpentine erabiltzeko joan Aplikazioak atalera eta bertan aukeratu Soinua eta bideoa hurrengo pantaila agertuko zaizu.

Serpentine

Zure Cdaren edukia (minututan) kontutan izan eta behar izanez gero aldatu, orduan Gehitu botoia klikatuz zure musika fitxategi digitalak joan gehitzen, azkenean Write to disc egin eta automatikoki zure Audio Cda sortuko da. Oso erraza.

Hortik aparte menuan Edit aukeratuz eta gero Hobespenak gauza gehiago konfiguratzeko aukera dugu irudian agertzen den moduan.

Serpentine Hobespenak

Aukeren artean hauexek ditugu: CD/DVD grabagailua, grabatzeko abiadura, bi segunduko hutsunea uztea fitxategitik fitxategira edo diskoa automatikoki erauztea amaitzerakoan.

Leave a Reply