Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

bertsioak, UBUNTU

Nire Sistema, 8.04 bertsiora eguneratuta.

Bueno, Eguneraketa-kudeatzailea erabilita eta ordu bete baino gehiago iraun eta gero, nire Ubuntu sistema eguneratuta daukat.

Orain arte ikusitako abantaila nagusienak hauxek dituzue:

  • Ematen du sistema azkarrago abiarazten dela; hau Gnomeren bertsio berriari ezker izan daiteke.
  • Era berean mahiagaina txukunagoa erakusten du.
  • Software programa berri batzuk ere sartu dizkit Menuan, adibidez Bittorrent bezeroak eta Brasero Disko Grabatzailea.
  • Sistema Administraziorako aplikazioetan botoi berri bat agertzen da : Desblokeatu. Bertan klikatuz administraziorako pasahitza eskatuko zaigu.
  • OpenOfficeko 2.4 euskarako bertsioa zuzenean eguneratu da eta hori ere oso interesgarria da.

1 Comment

  1. Quan

    Kaixio Josu!
    Zure bloga orain dala gitxi ikusi dot lehelengoz eta horrezkero sarri ibili naz gauza asko gustau jatazalako eta oraingoan itauna egin behar deutsut ea zelan egin leian edo nun esan ahal deusteen esan ahal dostezun -erderazko forumak ugarriak badira be euskarazkoak urri nire unibertsuan-
    8.04 instalatu dot (Kubuntu lst) eta beragaz datorren open officek ez doste emoten euskarazko hiztegia instalatzeko aukerarik, inon bada euskarazko hiztegirik ooO2.4rako? baietz balitz, non?
    Horixe, bestela eskerrik asko hau danokin konpartitzeagaitik.

    Quan

Leave a Reply