Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

SOFTWARE LIBREA

Software Freedom Day Bilbon eta Zarautzen

Software Freedom Day

Dani eta Txipiren blogetatik hartzen dut informazioa:

Datorren larunbatean, 18an, Software Freedom day ospatuko da mundu osoan. Hemen, Bilbon eta Zarautzen antolatu dira ekintza batzuk.

Hauxe da Bilboko egitaraua:

Egun osoan 10:30tik 18ra Arenalean karpa bat egongo da. Software libreari buruzko zalantzak argituko dira, Ubuntu sistema eragilearen CDak oparituko dira eta musika edo programa libreak kopiatuko dira USB pendrive batekin hurbiltzen bazara.

Bestalde, Ekoetxean ere jarduera batzuk prestatu dira:

  • 12:00etan portatila eraman dezakezu Ubuntu instalatzeko, edo jadanik instalatuta bazenu arazo teknikoren bat edo beste konpontzeko. Aprendices-en elkarlanarekin antolatutako lantegia.
  • 13:00etan Software libreari buruzko hitzaldi bat egongo da: zer da, zergatik eta zertarako, bere historia, programak, eta abar.
  • 18:00etan filme libre bat ikusiko dugu, eta Interneten bidez musika eta filme libreak non aurkitu azalduko dugu.

Zarautzera hurbiltzea nahiago baduzu hemen daukazu bertako egitaraua.

Anima zaitez eta zatoz!

Leave a Reply