Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Zer gertatu da Pantaila Babeslearekin Ubuntu 11.10n?

Ubuntu bertsio batetik beste bertsio batera pasatzen garenean garaitzaile taldearen erabakiak “sufritzen” ditugu noizean-behin. Unity dela eta asko idatzi da sarean eta beste erabaki batzuk ere bere erreakzioak ekarri dute, adibidez The Gimp lehenetsitako bertsiotik kendu zenean.

Aurretik komentatu dut nola nire ordenagailuetako bat bertsio berritu dudan Ubuntu 11.10 bertsiora. Egia esan oso gustura nago. Ordenagailuaren errendimendua nahiko hobetu da bertsio honekin, baina (beti dago “baina”-ren bat) garatzaile taldearen erabaki batek arritu egin nau. Pantaila babeslea kendu egin dute!! Orain, bertsio honetan, ordenagailua ez badugu erabiltzen programatutako epe batean pantaila itzali egingo da eta ez da inolako pantaila babesle txukun eta lerdenik sartuko.

Baina ez kezkatu oso era erraz baten lortu dezakezu zure ordenagailuak pantaila babesle polit bat izatea. Nik, esaterako, argazkiak erakusteko aukera daukat pantaila babesle moduan jarrita. Zelan lortu dezakegu?

Lehengo eta behin ziurtatu behar dugu aurretiaz ez daukagula instalatuta Gnomeren pantaila babeslea. Horretarako terminal batean honako komando hau sartuko dugu:

# sudo apt-get remove gnome-screensaver

Ondoren Xscreensaver aplikazioa instalatuko dugu extra eta guzti:

# sudo apt-get install xscreensaver xscreensaver-gl-extra xscreensaver-data-extra

Hau egin eta gero Pantaila babeslea erabiltzeko moduan izango gara baina guk abiarazi egin beharko dugu. Sistema abiarazten denean martxan jartzeko aplikazio hau gauzatxo bi egin beharko ditugu oraindik.

Makina Itzaltzeko botoiak klik egin ondoren Abioko Aplikazioak aukeratuko dugu

Ondorengo lehioan Gehitu aukeratuko dugu:

Eta gero xscreensaver -nosplash komandoa sartuko dugu ondorengo lehioan

Pantaila babeslea konfiguratzeko Aplikazioetan Xscreensaver bilatu eta zure gustuko aukerak hautatu ditzakezu.

Software libreak gauza hauek ditu 😉

Leave a Reply