Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Soinu arazoak konponduta 8.10 bertsioan.

Aurreko sarrera bateko komentarioetan jolausek azaldu zuen arazo batzuk zeuzkala audioarekin. Laneko portatilean nik ere arazo berdina, edo gutxienez antzekoa, neukan.

Gaur ibili naz asunto horretan eta, egia esateko, ez dakit nola edo zergatik baina konpondu dut arazoa.

Ubuntu Intrepid Ibex hasieratik instalatu berri nuen laneko portatilean eta ordutik ona audio ez zebilen.

Gaur Sistema > Hobespenak > Bolumen-kontrola aukeratu dut eta Hobespenak botoian klikatuz aukera guztiak gaitu ditut.

Kontrol batzuei bolumena jeitsi, beste batzuei igo eta audio martxan daukat.

Hori egin eta gero klaska moduko bat entzuten zen noizean behin. PC Speaker mututu eta listo.

Dena den sistema berabiarazi arte audio ez da joan guztiz fin.

Momentu honetan Bolumen-Kontrola irudian agertzen de moduan daukat eta audioa oso ondo dago. Irudia ondo ikusteko gainean klikatu.

Bolumen kontrola

3 Comments

  1. Zortea izan duzu. Nik ez dut konpontzea lortu. Etxeko eta laneko ordenagailu biek dute audio txip berdina (Intel Corporation 82801H – ICH8 Family), eta arazoak jarraitzen du, nahiz eta pasa den astean iruditu zitzaidan hobeto ibili zela.

    Nirea nahiko kasu berezia da. Ongi dabil, bideo bat ikustea edo zerbait entzutea lortzen dut. Halako batean, ez dakit zein kasualitate gertatzean, bolumena jeisten hasten da eta 20 segunduren buruan ez da ezer ere entzuten, Alsa edo dena delakoaren bolumen kontrol guztiak topera egon arren.

    Norbaitekin arazo hau konpontzeko kooperatiba egiteko modurik balego, gustora egingo nuke! 😉

  2. lima

    Nik ere ubuntu 8.10ra eguneratu eta arazoak izan ditut audioarekin: Skype erabiltzen saiatu eta “audio playback errorea” edo holako zerbait ematen zuen, eta audioa ez zebilen ez Skypen ez beste ezein aplikaziotan.
    Foroetan begiratu eta konponbide hau topatu nuen:
    http://foros.ubuntu-cl.org/viewtopic.php?p=37374
    Hori egin, eta egia esan ez dut ondo ulertzen, baina orain arazorik ez.

  3. @ lima: Eskerrik asko zure iruzkinagatik.

Leave a Reply