Audio formatuen asuntoa sigletan galtzeko moduko baso iluna da niretzat: OGG, MP3, ACC, MP4, WAV, FLAC,.. (Ematen du Eusko Legebiltzarrerako alderdien zerrenda, kar, kar,…). Gaur beste berri bat aurkitu dut (APE) eta nire ekipoak ezin du fitxategi hauek erreproduzitu (ordenagailuan bai baina musika ekipoan ez) beraz, beste formatu batera bihurtu behar izan ditut. Baina zer da APE? Nola bihurtu adibidez MP3 formatura?
Multimedia formatuei buruzko informazio oso ona aurkitu dut “La máquina diferencial” blogean gazteleraz.
Bertan aurkitu dut baita ere nola egin behar dudan bihurketa. Dena den nik horri helduta, ez dut behar izan horrenbeste gauza egin. Hemen doakizue nire Ubuntu esperientzia.
Horretarako Sound-converter instalatu dut betiko moduan:
# apt-get install soundconverter
Behin abiarazita ondorengo panaila agertuko zaigu:
Add file edo Add folder aukerekin bihurtu nahi dituzun fitxategiak aukeratu eta Bihurtu aukeran klikatu aurretik Edit aukeratu eta bertan konfiguratu behar ditugu gure bihurketaren aukera guztiak irudian ikusten dugun moduan.
Hau hain erraz egiteko uste dut pluginak instalatuta ditudalako dela “La máquina diferencial” azaltzen duten moduan eta bihurketaren bat ez badabil pluginen falta izango delakoan nago. Oraingoz oso ondo egiten dit bihurketak.
Leave a Reply