Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

aplikazioak, multimedia

Soinu arazoak wine erabilita.

Atzo komentatu genuen nola erabili Spotify Ubuntun. Dena zebilen ondo baina halako batean soinua ebakitzen hasi zen, ez ziren entzuten abestiak,…

Sarean bilatuz ematen du winek ALSA erabiltzen duela eta Ubunturen azken bertsioek PulseAudio erabiltzen dutenez, ba ez direla oso ondo konpontzen.

Blog honetan Wine programaren konfigurazioan aldaketa bat egitea proposatzen dute. Wineren Audio konfigurazioan ALSA desgaitu eta Esound emuladorea gaitu. Eta orain bai, orain oso ondo entzuten da.

Wine cfg

4 Comments

  1. agerresoro

    kaixo josu:
    9.10-a instalatu nuen orain dela pare bat hilabete, eta egia esan, oso gustura nabil. Hala eta guztiz ere, azken aste honetan arazo bat konpondu ezinik nabil. Mikrofonoa ez dabil. Sarean saltseatu dut eta denetik probatu, baina kale, ez dut lortu mikroa martxan jartzerik. Laguntzerik bai? Zerbait okurritzen? Eskerrik asko eta zorionak zure blog honegatik.

  2. Aupa hi!

    Oso ondo, egia esan kasualitatez aurkitu dut zure bloga baina aste batzuk dira arazo hau nuela eta ez diodala jaramon askorik egin… Ea orain dabilen!

    Eskerrik asko!

  3. @Dabid: Ea lortzen duzun. Eskerrak zuri.

    @agirresoro: Nik ere izan ditut arazotxo batzuk skypen mikroarekin eta konturatu naiz mikroa mutututa dagoela “por defecto”, ez da hori izango, ez?

  4. agerresoro

    Ez dakit nola baina konponduta josu, eskerrik asko. Enuen mikroa mututa baina bai oso bolumen bajuan nonbait, anplifikatu gabe aidanez.

Leave a Reply