Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

BIDEGILEAK

Bidegileak (II). Kultura. On Jose Migel Barandiaran.

Aita Barandiaran Gaur izango dira hogei urte Aita Barandiaran hil zena. Hogei urte gizon apal eta bere txikitasunean handia izan zenaren falta somatzen dugula.

Kulturaz dudan ikuspuntua, ein handi batean, Aita Barandiaranen textuak irakurrita garatu izan nuen. Bereziki nire “gazte denboran” euskaldunak existitzen ginenalaren aurkikuntza kultura bakarreko herrian bizi ginen eta. Barandiaranengatik ikasi nuen metodo zientifikoa zein baliagarri den ikerketa etnografikoan, gaur egun gu gauden toki honetan aintzinatik bizi dela gizakia eta gu beraien ondorio ebolutiboa garela eta baita kulturaren garapena ulertzeko eta bere eboluzioan eragiteko ezinbestekoa dela aurrekoa ezagutzea. Hori bai, apaltasunez eta inolako harropuzkeri barik.

Barandiaranen aurkikuntzak eraman ninduen orduak eta orduak sartzera nire herriko Artxibategian eta bertan nire intereseko gaietako datu interesgarriak biltzeak; inoiz publikatu ez ditugunak… Bizitzak buelta asko ematen ditu eta bakoitzaren bidea jarraitu behar da, agian noizbait…

Dena den, inoiz ahaztuko ez dudan eguna izango da bere Sara etxera joan ginenkoa eta Aita Barandiaran ezagutu genuenekoa. Bermeoko udalak omenaldia eskeini nahi zion, bera ezin etorri gure herrira eta udal korporazio osoa joan zan Ataunera. Bertan aurreskua dantzatu zuenetariko bat ni izan nintzen, bestea nire laguna Josu San Pedro eta txistularia Poli Larrinaga. Pena dut ez dudala egun hartako inongo argazkirik. Baten batek eukiko balu eskertuko nioke kopia bat pasatzea.

Leave a Reply