Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

UBUNTU

Ubuntu 8.10 lehen inpresioak (eta II)

Orain dela egun batzuk komentatu nituen nire lehenengo inpresioak Ubuntu 8.10 nire etxeko ordenagailuan eguneratu eta gero. Gaur laneko portatilean egin dudan eguneraketa komentatuko dut.

Nire lehengo inpresioa nahiko txarra izan zen, eguneraketa tipikoa egiten saiatu nintzen eta gauzak ez ziren ondo joan, ingurune grafikoa ez zen abiarazten eta itzaltzerakoan ez zen itzaltzen (eta orain ere batzutan ez da itzaltzen). Beraz, sistema hasieratik instalatu nuen.

Eta gauzak nahiko ondo joan dira: nire /home aparte muntatuta daukat, beraz konfigurazio pertsonal guztiak martxan ditut; sistema grafikoa azko hobetu da.

Dena den, gauza batzuk ez dira hain ondo joan: VPNak egiteko aukera galdu nuen, haririk gabeko sarea galdu nuen eta sistema ezin dut itzali (Sistema “Shutting down ALSA” mezuarekin geratzen da). Hortaz aparte soinu txartela ez doa fin.

VPN konexioarena eta haririk gabeko sarearena konpondu ditut. Besteak ea laster lortzen ditudan.

Leave a Reply